Plastikoek asko ematen digute, oso gutxiren truke
Estatuko eta Europako elkarteekin batera, “Ez bota errurik plastikoari” komunikazio-kanpaina abian jartzeko parte hartu du PLASTIGAUR enpresak, gizarteari material horren abantailak azaldu eta ondo erabiltzearen garrantziari buruz kontzientziatzeko.
Azken urteetan muturreko erantzunak agertu dira plastikoaren aurka eta hura baztertzearen eta are debekatzearen alde. Horregatik, plastikoaren industriak bat egin du material mota horrek ekartzen dituen 10 onurak ezagutzera emateko.
- Osasunerako material seguruak dira erabat
Plastikoa da gaur egun gehien erregulatutako materiala, eta araudi zorrotzenak jarraitu behar dituena. Ez da material toxikoa. - Elikagaiak mantendu eta alferrikako hondakinak murrizten dituzte
Plastikozko ontziak erabiliz, elikagaien hondakinak eta energiaren kontsumoa murrizten dira. Europan, ontziratzeko konponbide egokiei esker, produktuen % 3 galtzen da soilik. - Biziak salbatzen dituzte
Azken 100 urteetan aurrerabideari ekarpen handiena egin dion materiala da. Horren erakusgarri da medikuntza modernoa, ezin baita plastikorik gabe ulertu. - Iraupen luzeko erabilerak dituzte
Plastikoa automobiletan, etxebizitzetan, gailu mugikorretan eta abarretan aplikatzen da; hau da, balio-bizitza luzeko produktuetan. Material plastiko guztietatik, % 60 baino gehiago erabiltzen da horrelako xedeetarako. - Ez dituzte agortzen petrolio-erreserbak
Pentsatzen denaz bestela, Europako petrolio-kontsumoaren % 4 eta % 6 bitarte besterik ez da erabiltzen plastikoa ekoizteko. Gainera, ateratzen diren produktuek energia aurrezteko gaitasuna dute, eta horrek egindako gastua konpentsatzen du. - Energia aurrezten dute
Plastikoek, ekoizpen-fasean energia gutxi erabili, eta erabilera-fasean energia asko aurrezten dute. Horregatik, konponbide bikaina dira funtsezko baliabide naturalak aurrezteko. - Plastikoak debekatzea ez da irtenbidea
Ingurumeneko zaborrarekin amaitzeko, kontzientziatzean datza irtenbidea. Izan ere, plastikoaren abantailei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, ahaleginak egin behar dira produktu horiek eta beste batzuek ez dezaten ingurumenean botata amaitu. - Zure jokabide arduratsuak itsasoko zaborra ekiditen du
Itsasoko zaborraren % 80 lehorretik dator. Arazo horri aurre egiteko, heztea, kontzientziatzea eta edukiontzien kopurua handitzea izan daitezke irtenbide batzuk. - Erabilera bakarreko plastikoak ezinbestekoak dira
Erabilera bakarreko plastikoek gure premiei erantzuten diete, eta ezinbestekoak dira elikagaien higiene, segurtasun eta kontserbaziorako. - Murriztu, berrerabili eta birziklatzea, guztion erantzukizuna
Plastikoak Ekonomia Zirkularrari ekarpena egiten dioten material birziklagarriak dira. Birziklatu eta aprobetxatu ahal izateko, garrantzitsua da hondakinak behar bezala bereiztea eta ingurumenera ez botatzea.
Ez bota errurik plastikoari! Herritarrok ere badugu zer eginik arazo larri horren konponbidean. Zer egin dezakegu?
- Sortzen ditugun hondakinak bereizi, bakoitza bere edukiontzian sartuz.
- Plastikoek duten gaitasun energetiko ikaragarria Erabilgarri dugun energia-iturri alternatibo bat da.
- Plastikozko poltsen kontsumoa murriztu. Erabil dezagun hondakinak gutxitzeko estrategia: erabilera murriztea, berrerabiltzea eta, zikloari amaiera emateko, birziklatu eta bigarren bizitza ematea.
- Hondakinak arduraz erabili, produktu bakoitza bere bizitzaren amaierara iritsi denean.
Laburbilduz, plastikoek asko ematen digute, oso gutxiren truke. Gaur egun, plastikoa baztertzea edo debekatzea ez da konponbide errealista; izan ere, gizarte gisa plastikoaren abantaila guztiei ere egin beharko genieke uko: besteak beste, moldakortasunari, iraunkortasunari eta lanpostu berrien sorreran egiten duen ekarpenari.
Hortaz, PLASTIGAURek aktiboki laguntzen jarraituko du, plastikoa behar bezala erabiltzeko ekimen hezigarri, solidario eta jasangarriak abian jartzeko.
Add comment