Gaur aurkeztuko dute ofizialki oso-osorik plastikoekin osatutako munduko lehen museoa.
Museoa fisikoki Madrilen dago, Juan Goytisolo plazan, Reina Sofia museoaren parean, eta larunbatean, maiatzaren 8an, inauguratuko dute. Bertan, esperientzia paregabea bizitzeko aukera egongo da plastikoen jasangarritasuna, zirkulartasuna eta berrikuntza oinarri izango dituzten hiru aretoen bidez. Gainera, material horien erabilera nagusiei buruzko aukeraketa ere izango dute ikusgai.
Museoaren helburua da plastikoei buruzko gogoeta egitera bultzatzea. Hain zuzen ere, osasunari, teknologiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez gizarteari gauza asko eskaintzen dien eta eskaini izan dien materialak dira horiek eta, itsasoko zaborren arazoari aurre egin eta gainditu ahal izateko, guztion elkarlanari esker, birziklatzeko irtenbidea eskaintzen dute. Baina museoak ez du soilik plastikoa jasoko; izan ere, material horrekin eraikita egongo da.
Plastikoekin eraikita dagoenez, museoa % 100ean birziklatu ahal izango da ateak ixten dituenean, maiatzaren 17an, Birziklapenaren Munduko Egunean.
Plastigaurrek, ESPLASTICOS plataformako kide gisa, museoa sortzen modu aktiboan hartu du parte. Izan ere, gure ustez, gizarte jasangarriagoa lortzeko bidean, plastikoak betetzen duen rol garrantzitsua erakusteko urrats garrantzitsua da.
Xehetasun gehiago eta inaugurazioa ikusi ahal izateko, bere webgune ofiziala bisita dezakezu hemen: www.theplasticmuseum.com
PLASTIGAUR, Innovation is flexible.
Add comment