Bilgarri malguen ekoizpenean eta ontziratzean lan egiten dugu, eta bezeroei haien eskakizunetara hobekien egokitzen zaizkien irtenbide tekniko iraunkorrak ematen dizkiegu.
Baina produkturik onena eskaini ahal izateko, xehetasunez kontrolatutako ekoizpen-prozesu zehatz bati jarraitu behar zaio. Emaitzarik onenak lortzeko, katearen elementu guztiak ezinbestekoak dira: giza taldea, makinak, antolakuntza, kalitatezko materialak eta abar luze bat.
Hain zuzen ere, horregatik egin dugu bideo hau, gure enpresa barrutik ezagutu, eta PLASTIGAUR-en aurrera eramaten dugun ekoizpen-prozesua nolakoa den ikus dezazun.
Add comment