Ekonomia
zirkularra
Ekonomia
zirkularra
Ekodiseinua
Enpresaren eta produktu bakoitzaren aztarna ekologikoa kalkulatzea
Langileen etengabeko prestakuntza
Efizientzia energetikoa
Dakiguna eta ikasitakoa zabaltzea
Ur-kontsumoaren kontrol efizientea
Proiektu iraunkorrak bezeroekin eta enpresa petrokimikoekin
Ekodiseinua
Ekonomia zirkularraren helburua erabili gabeko material gutxiago erostea eta hondakin gutxiago sortzea da, baliabideen fluxu ekonomiko eta ekologikoak itxita.
Ekonomia zirkularra estrategikoa da PLASTIGAUR-entzat, eta haren arabera eraldatu dugu gure jarduera guztia. Horregatik, Ekodiseinua erabiltzen dugu gure produktu guztietan, lehengai birziklatuen kopurua ahalik eta handiena izan dadin, eta sortutako hondakinen % 100 berriro prozesuan sartzeko.
Iraunkortasunaren alde egin dugun apustua, halaber, bezero eta hornitzaileekin batera garatzen ditugun proiektu iraunkorretan islatzen da, baita instituzio publikoekin eta hezkuntzaren edo ikerketaren munduko bestelako eragile batzuekin egiten dugun lanean ere.
Soluzio iraunkorrak
Ekogaur
Iraunkortasunaren aldeko berrikuntzen abangoardian EKOGAUR gama da, eta ingurumena gehien errespetatzen duten film eta bilgarri malguak eskaintzen ditugu bertan. Ezaugarri mekaniko eta optiko ezin hobeak bermatzen ditugu, kalitate- eta ingurumen-ziurtagiri zorrotzenekin.
Material
birziklatua
Kontsumitu ondoren birziklatutako materialak erabiltzen ditugu eta kimiko birziklatuekin egindako materiala garatzen dugu.
% 25-50 artean birziklatutako materiala garatzen dugu.
Gama:
EKOGAUR PCR 25 eta PCR 50
kontsumitu ondoren birziklatutako baliabideekin egindako materialak, erabili gabeko materialen ezaugarri mekaniko berdinekin
EKOGAUR ZIRK
Baliabide kimiko birziklatuekin egindako materialak, elikagaiekin kontaktuan dauden filmak fabrikatzeko soluziorik iraukorrena
Birziklatzeko
erraza
PLASTIGAUR-ek une honetan erabiltzen dituen produktuen % 97 % 100 birziklagarriak dira.
Gama:
EKOGAUR MDO
Material bakarrarekin laminatzeko film % 100 birziklagarria
EKOGAUR NEO
produktu laminatu % 100 birziklagarriak
GARATZE-PROZESUAN:
EKOGAUR 360 % 100 birziklagarria material % 100 birziklatuekin
Konpromiso
Estrategikoa
Iraunkortasunaren aldeko lana ardatz estrategiko gisa hartzen dugu haren hiru zutabeetan: ingurumena, alderdi soziala eta alderdi ekonomikoa.
Zuzendaritzak bultzatuta, iraunkortasuna gure jarduketa eta garapen berritzaileen oinarrizko zutabe gisa proaktiboki sustazen dugu.
“Gure helburu estrategikoa:
Ontziratze eta bilgarri malguen merkatuan iraunkortasunaren erreferente bilakatzea interes-taldeentzat.”
Luis Artola – Zuzendari nagusia
Gure ekarpena
Gizartea hobetzen lagunduko duten ekintza ugari egiteko konpromisoa hartu dugu.
Ingurumen-inpaktua gutxitzeko eta arriskuak prebenitzeko konpromisoa dugu, indarrean dauden araudiak gordeta ez ezik, gure arloko aurrerapen teknologikoak eta jardunbide egokienak kontutan hartuta.
Daukagun aktibo garrantzitsuena gure lantaldea da, eta haien garapena sustatzea da gure lehentasuna.
Iraunkortasuna
kalitate-bermearekin
Iraunkortasunean aditua den talde bat dugu, produktu eta soluzio iraunkorrak garatzeko proiektuak zuzentzen dituena. Halaber, proiektu horietan enpresa guztia inplikatzen eta behar diren aldaketak egiten laguntzen du.
Iraunkortasun ziurtatua. Iraunkortasunaren erreferente izan nahi dugu; horregatik, hirugarrenen ziurtagiri zorrotzak egiten ditugu gure proiektu guztietarako.
GIH
Garapen iraunkorrako helburuak
Garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten dugunez, GIHak betetzeko borondatezko konpromisoak ezartzen ditugu.
Urtero % 2 gutxitzen dugu ur-kontsumoa, eta % 3 energia-kontsumoa.
Uneko ekonomia eredua eraldatzea eta eredu zirkularraren bidean urratsak ematea. Horretarako, produktu eta materialen efizientzia areagotzen dugu, eta enpresaren jardueren ondorioz sortutako hondakinak eta isuritako berotegi-efektuko gasak murrizten ditugu.
Enpresaren kulturaren ardatza konfiantza oinarritutako proiektu partekatu bat izatea nahi dugu eta, horretarako, pertsonen garapen profesionala sustatzen dugu.
Gure taldearen osasuna, segurtasuna eta ongizatea sustatzen ditugu, baita lan-giroaren iraunkortasuna ere, ingurukoekin lankidetzan jardutea bultzatuta.
Digitalki aurreratua dagoen industria bat sortu nahi dugu, produktu erabilgarriagoak eta iraunkorrak modu azkar eta malgu batean garatzea errazagoa izan dadin.