Prozesuen
kontrol integrala
Prozesuen
kontrol integrala
Gure fabrikak errendimendu-maila gorenarekin egiten du lan urte osoan zehar, produktuen hornikuntza, kalitatea eta gure bezeroen eskakizun zorrotzenak bermatzeko.
Fabrika osoa monitorizatzeko, proiektu bat garatu dugu, makina nahiz instalazioei jarraipena egiten diena, instalazio zentrala sarean kontrolatzeko eta produkzioaren eta hornikuntzaren kalitate ezin hobea bermatzeko.
Prozesuen kontrol integrala fase guztietan.
Estrusioa
Ezpurutasunen kontrola
Inprimaketa
Irudiaren kontrola
Ijezketa
Gramajearen kontrola
Laborategia
Ziurtagiriak
Jasangarritasunaren erreferente izan nahi dugunez, hirugarrenen ziurtagiri zorrotzak egiten ditugu gure proiektu guztietarako, gure erakunde osoak duen bikaintasunaren berme eta adierazle gisa.
EcoVadis-en platinozko domina jaso dugu, enpresaren gizarte-erantzukizunaren arloan lor daitekeen emaitzarik onena; horri esker, gure arloko enpresa onenen % 1an kokatu gara.
SMETA ziurtagiria lortu dugu, erakundearen jardunbide egokien eta kode etikoaren aitortza moduan.
KALITATEA
ISO 9001:2015 (1999)
EKONOMIA ZIRKULARRA
UNE-EN 15343 (2020)
ICSS PLUS (2020)
PRS Green Label (2021)
INGURUMENA
ISO 14001:2015 (2001)
ISO 14006:2011 – Ekodiseinua
(2019)
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
ISO 45001: 2018 (2020)
ELIKADURA-SEGURTASUNERAKO SISTEMAK
ISO 22000: 2005 (2012)
FSSC 22000 (2013)
SMETA
Sedex Members Ethical Trade Audit | (2019an berritua)
ECOVADIS SCORECARD
PLATINUM(80) – 99 pertzentila
2024ko uztaila
OCS ( Operational Clean Sweep )
Galautsik ez itsasora
(AENOR-ek emana 2019an)
MORE 2022
Birziklatzearen alde
(2022)
I + G
Proiektuak
PLASTIGAUR-en DNAn txertatuta dago berrikuntza.
Urtero fakturatutakoaren % 2 teknologia berrien garapenera eta berrikuntzetara bideratutako proiektuetan inbertitzen dugu, merkatuaren azken beharretara egokitutako soluzio iraunkorragoak eta efizienteagoak sortzeko.
Garapen teknologiko industrialerako zentro nagusiekin lan egiten dugu; CDTI eta SPRI zentroekin, hain zuzen ere..
Gure azken proiektu eta berrikuntzak arlo hauetan:
Iraunkortasuna
ECOFUN: Ekofriendly irtenbide berritzaileak, elikagaiak ontziratzeko prestazio funtzional handiekin.
SOS: Zinta itsasgarri jasangarrien sorta berria, PE birziklatuko film berrietan edo jatorri bio eta biodegradagarriko PLA filmetan oinarritua.
BioPE: PE biodegradagarri eta birziklagarrian oinarritutako plastikozko materiala.
PEPET: PE eta PET konplexu laminatuak berreskuratuta sortutako produktu berritzaileak.
ECODOY: Eco-doypack film berritzaileak garatzea enbalaje malguetarako.
Produktua
BERRIPLA / BERRIPLAST: Polietileno malguz osatutako film berritzaileak garatzea, lurrunaren kontrako eta barrera-funtziorako ezaugarri ezin hobeak dituzten elikagai-bilgarriak egiteko, azalari estaldura eta testura desberdinak ezarrita.
FIMOTO: Produktu higienikoak ontziratzeko Monomateriazko geruza anitzeko Film berritzaileak garatzea
Teknologia
ADDITU: Plastikoaren industriako makina eta instalazioak kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistema.
Estrusio-teknologia berriak: film erretraktilaren kalitatea hobetzeko eta merkatuaren eskakizun berrietara egokitzeko.