Plastigaur POLIMERBIO euskal enpresa bioteknologikoaren akziodunen artean sartu da. Enpresa hori gailu medikoetarako polimero biodegradagarrien garapenean espezializatuta dago.
PLASTIGAUR-eko kideoi zoragarria iruditzen zaigu polimeroen mundu zabala medikuntza eta kirurgiaren sektore konplexuarekin bateratzeko aukera. Sektorean izan dugun 30 urtetik gorako eskarmentu industriala medikuntzaren munduko proiektu iraultzaile honen esanetara jarriko dugu. Gainera, uste dugu polimero bioxurgagarriek aukera asko ematen dituztela aplikazio medikoetarako nahiz erabilera industrialerako, eta hori oso erronka motibagarria da PLASTIGAUR-entzat, berrikuntzaren aldeko apustua DNAn txertatuta baitugu.
PLASTIGAUR-ek ekonomia zirkularra sustatzen dugu eta plastikoak eskaintzen dituen aukera jasangarriak defendatzen ditugu; izan ere, elikagaiak kontserbatzeko baldintza ezin hobeak emateaz eta enbalajearen nahiz garraioaren efizientzia bermatzeaz gain, abantaila ugari eskaintzen baitizkie pertsonei, osasunari eta segurtasunari dagokienez.
Polimerbio-ri buruzko informazio gehiago lortzeko, joan haien webgunera: https://polimerbio.com/es/
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako erreportajea: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2020/08/09/plastigaur-diversifica-actividad-entrada-sector/1047706.html
Add comment