Plastigaur-ek beste ziurtagiri bat lortu du jasangarritasunaren arloan: UNE-EN-15343:2008. Ziurtagiri horrek egiaztatzen duena da EKOGAUR PCR gamako film eta bilgarri malguak fabrikatzeko erabiltzen ditugun materialen % 30, % 40, % 50 eta % 70, gutxienez, kontsumitu ondoren birziklatutako materialak direla. Ziurtagiria lortzeak zerikusi handia du ekonomia zirkularraren eredua ezartzearekin, eta, horri esker, enpresaren aztarna ekologikoa, karbono-aztarna eta jatorri fosila duten baliabideen erabilera are gehiago murriztuko dugu.
Kontsumitu ondorengo materiala erabiltzaileak produktu bat fabrikatu zen xederako erabili duenean eta, beraz, aurreikusitako helburua bete duenean sortzen dena da.
Ziurtagiri hori lortzeko baldintzak betetzeko egin beharreko ekintzak enpresaren Plan Estrategikoan ezarritako konpromisoaren adierazle dira; izan ere, xede nagusia geroz eta produktu jasangarriagoak garatzea baita.
Ekonomia zirkularraren oinarriak ardatz gisa hartuta, Plastigaur-ek, material birziklatuak erabiltzeaz gain, birziklatzeko oso errazak diren produktuak garatzen jarraitzen du. 2022rako ezarri duen helburua produktuen % 100 guztiz birziklagarriak izatea da (gaur egun % 97k betetzen dute baldintza hori).
Ezagutu EKOGAUR gama jasangarri osoa esteka honetan: https://www.plastigaur.com/sostenibilidad/#soluciones-sostenibles
Add comment