AENOR erreferentziazko enpresa da ebaluazioaren eta ziurtatzearen arloan eta 90 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia. PLASTIGAURi aitortza egin dio iraunkortasun arloko UNE-EN 15343 eta Operation Clean Sweep (OCS) eskuratu dituen lehen enpresa izan delako.
Rafael García AENOReko zuzendari exekutiboak bereizgarria eman dio PLASTIGAUReko Luis Artola zuzendari nagusiari eta Carlos Cuevas, kudeaketa sistemako arduradunari, Madrilgo egoitza nagusian izandako ekitaldian. Han izan dira ANAIP Plastiko Enpresarien Espainiako Elkarteko ordezkariak ere.
Aitorpen honek erakusten du Plastigaur enpresa gipuzkoarrak iraunkortasunean oinarritutako norabide estrategikoa duela, eta erakusten du, halaber, hirugarren independenteen eskutik bikaintasunarekiko konpromisoaren zigilua jasotzeko nahia duela.
Iraunkortasunean oinarritutako ekintzen artean aipagarria da film eta bilgarri malguaren gama osoa, EKOGAUR, garatu izana; baita ekoizpen-prozesu osoan % 100 berriztagarria den energia erabiltzeko konpromisoa ere.
Plastigaur-ek dituen beste ziurtagiri batzuk ere ezagutu nahi badituzu, webgune berrian dituzu denak ikusgai: https://www.plastigaur.com/innovacion-y-tecnologia/#certificaciones
Add comment