Urtarrilak 22an, ostirala, goizez, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Markel Olanoren bisita izan dugu Plastigaurren; hemen izan ditugu Ekonomia Sustapeneko eta Ingurumeneko diputatuak ere, Jabier Larrañaga eta José Ignacio Asensio.
Lantegira egindako bisitan, Plastigaurren historia ezagutu dute; baita Plastigaurrek iraunkortasuna ardatz estrategiko gisa hartuta egin duen apustua ere. Horrez gain, foru-ordezkariek in situ ezagutu dituzte instalazioak eta egin ditugun inbertsio teknologiko berrienak. Inbertsio horien artean aipatzekoa da OPE (Oriented Polyethylene) film-gama ekoizteko gai den MDO makina berri bat instalatu dugula duela gutxi, guztiz birziklagarriak diren PEan oinarritutako material bakarreko ontziak ekoizteko.
Ahaldun nagusiak aipatu du Plastigaur berrikuntza berdearen, ekonomia zirkularraren eta energiaren eraldaketaren arloan egiten ari den apustuak lurraldearen “suspertze berdea” gauzatzeko “bidea erakusten duela”. Horiez gain, azken 3 urteetan irtenbide iraunkorrak ekoizteko makinerian eginiko 10 milioi eurotik gorako inbertsioa ere nabarmendu du; baita egiten dituen jarduera guztietan % 100 berriztagarria den energia kontsumitzera igaro izana ere.
Luis Artola Plastigaurreko zuzendari nagusiak plastikoaren sektorea defendatuz, adierazi du, “merkatuan ontzi eta bilgarrien irtenbide iraunkorrak jartzeko borrokan, irtenbidearen parte” dela. Horretarako, enpresak helburu estrategiko gisa iraunkortasuna ezarri du, negozioaren alderdi guztietan ekonomia zirkularra eta ekodiseinua aplikatzea dakarrena.
Plastigaur, innovation is flexible
Add comment