Dowk, Plastigaurren eskutik, % 70ean plastiko birziklatuarekin fabrikatuta dagoen bere AGILITY™ CE erretxinaren eskala handiko lehen erabilera komertziala egin du. Erretxina hori multzokatzeko film erretraktilen gama bat garatzeko erabiltzen da; gehienetan, material mota hori PETeko botilak edo latak garraiatzeko garaian erabiltzen da. Hala, plastikoari bigarren bizitza bat ematea lortu dute, Ekonomia Zirkularra oinarritzat hartuta.
AGILITY™ CE erretxinaren oinarria dentsitate baxuko polietilenoa (LDPE) da eta horri film erretraktilaren kontsumo osteko birziklatutako materiala (PCR) gehitzen zaio; hala, azken aplikazioan materialaren kalitatea eta funtzionalitatea manten daitezke.
Abantailak
Karbono-aztarna % 25 gutxitzen da (Plastigaurren % 50eko PCR filma erabilita).
% 11 CO2 gutxiago filmaren lodiera 45 mikroitik 40ra murrizten delako.
Ingurumeneko inpaktu orokorra % 32 gutxitzea.
Bestalde, Dowk “Plastigaurrekin izandako elkarlan estua” nabarmendu nahi izan du. “Kontsumo osteko birziklatutako edukia duten produktuen gure eskaintza berritzailea bizkortzeko gai izan gara haiekin batera, eduki birziklatuarekin egindako kalitate handiko ontzietan erabiltzen den eta komertzialki bideragarria den soluzioa eskainita”.
Hala, Plastigaurrek Dowrekin batera lan egiteko aukera izan du. Dow nazioarteko erreferentziazko enpresa kimikoa da eta negozio-zorro handia du. Besteak beste, produktu plastikoak, industriakoak eta azpiegituretakoak fabrikatzen ditu eta Plastigaurrekin komunean du bezeroei balio erantsia eskaintzeko eta plastikoetarako ekonomia zirkularra bultzatzeko modu gisa berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko anbizioa.
DOWren webgunean irakur dezakezu albiste osoa: https://es.dow.com/content/dam/dcc/documents/es-es/market-product-information/768-462-05-agility-ce-with-70-recycled-plastic.pdf
PLASTIGAUR, Innovation is flexible.
Add comment