Hirugarren urtez jarraian, Plastigaurrek Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko Topaketan hartuko du parte. Oraingoan, Luis Artolak, zuzendari nagusiak, “Plastikoaren ekonomia berriko aukerak eta erronkak” blokean hartuko du parte beste erakunde batzuetako (Grupo Galloo, EURIC, Jolas eta Plastic Energy, besteak beste) ordezkariekin batera.
Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko Topaketa ekonomia berdea bultzatzeko, sinergiak eta aliantzak sortzeko eta eredu ekonomiko garbi eta zirkularrerako eraldaketa hori modu bidezkoan eta, paradigma-aldaketa horren aurrean inor atzean gera ez dadin eragile, enpresa eta herritar guztiak barneratuta egiteko asmoz 2019an sortutako plataforma da.
Laugarren edizio hau gizarte, ekonomia eta erakunde mailako esparru eta sektore guztiei zuzenduta egongo da, eta iraunkortasunaren etorkizuna bizkortzeko prozesua bultzatzea eta Europan, Estatuan eta toki mailan Ekonomia Zirkularreko estrategia nagusietako batzuen inguruan bideratzen ari diren ekintzak ezagutzea izango du oinarri. Estrategia horietako batzuk dira, adibidez, plastikoaren ekonomia berria edo bioekonomia. Landuko dituzten beste gaietako batzuk izango dira Euskadiko enpresa-sarearen arrakasta-kasuak eta enpresa berdeetan egindako ekintzailetzak eta inbertsioak lurraldean sor ditzaketen aukeran.
Esteka honen bidez, xehetasun guztiak ezagutzeko eta izena emateko aukera izango duzu: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ingurumena/-/ekonomia-zirkularrari-buruzko-nazioarteko-iv-topaketa
PLASTIGAUR, Innovation is flexible
Add comment