Plastigaurren, PRS Pooling paleten berrerabilera zirkularreko sistemako bazkide laguntzaileak gara. Horri esker, birziklagarriak diren paleten berrerabilera ahalik eta maizen maximiza daiteke.
Ekimenarekiko gure konpromisoarekin lotuta, PRS Green Label 2021 delakoa jaso dugu. Horren baitan, ingurumenarekiko arduratsuak diren produktoreen, eraldatzaileen, garraiolarien, biltegien, merkaturatzaileen eta banatzaileen lan-sareko kideak gara.
Sistema horren bidez, Plastigaurrek, kateko kide guztiek bezalaxe, bere karbono-aztarna eta paketatzeko hondakinak gutxituko ditu eta, horren bidez, gure ingurunean inpaktu positiboagoa lortu du eta ekonomia zirkularraren prozesuan beste urrats bat eman du.
Ezagutu PRS proiektua eta ingurumenean dituen onurak xehetasun gehiagoz hemen: www.prs-pooling.com/
Iraunkortasun eta kalitate arloetan erreferenteak izateko gure helburuarekin lotuta, gure garapen guztietan hirugarren batzuek emandako ziurtagiri zorrotzak betetzen ditugu erakunde osoko bikaintasunaren erakusgarri eta berme-zigilu gisa. Hemen dituzu ikusgai gure ziurtagiri eta zigilu guztiak: https://www.plastigaur.com/eu/berrikuntza-eta-teknologia/
PLASTIGAUR, Innovation is flexible
Add comment