PLASTIGAURek laugarren urtez jarraian eguneratu du produktuetan material birziklatua txertatzearen alde egiten duten enpresa eraldatzaileentzako MORE zigilua.
2019an ANAIPek (plastikoen industrien Espainiako Elkartea) sortu zuen zigilua MORE plataformari lotuta dago, eta tresna hori ere 2019an sortu zuen EuPCk (plastikoen eraldatzaileen Europako Elkartea).
PLASTIGAURen ustez tresna handia da material birziklagarrien erabilera handitu eta Ekonomia Zirkularraren alde egiten duen enpresa gisa jarduketa onak sustatzeko.
Era berean, gure bezeroei eta gizarte osoari jasangarritasunarekiko benetako konpromisoa bermatzeko, hirugarrengo alde independenteek gure ekintza korporatiboak egiaztatzeko egiten dituzten ekintzak babesten ditu.
Plastigaur, Innovation is flexible
Add comment