PLASTIGAURek ADEGIren Garapen Jasangarriko Enpresaren ADEGI Saria jaso du lehenengo edizioan, Batzar Nagusiaren baitan.
Sariak enpresak jasangarritasunarekin lotutako Negozio ereduaren alde egiten duen apustua saritzen du, 3 alderditan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.
Saria Luis Artola zuzendari nagusiak jaso du eta berarekin batera izan dira Andrea Sanchez Enpresako Jasangarritasun arduraduna eta Mikel Atxega saileko kide ohia eta Etengabeko Hobekuntzako egungo arduraduna.
Saria jasotzerakoan, Luisek enpresako kideek agertoki berrira egokitzeko egin duten ahalegin izugarria eskertu nahi izan du, eta Gipuzkoako enpresariei ere eskerrak eman dizkie Plastigaurren jarduna modu horretara ikusgarri egiteagatik.
Plastigaur, Innovation is Flexible.
Add comment