Gure bezeroek packaging iraunkorraren inguruan dituzten eskariekin lotutako beharrei erantzuna emango dieten 2 produkzio-lerro berrietako lehena instalatzeko prozesu bete-betean gaude. Ia 7 milioi euroko inbertsioa egin dugu makinerian, Plastigaurren Plan Estrategikoaren baitan. Iraunkortasunak rol nabarmena betetzen du plan horretan.
Makina berriei esker, EKOGAUR gama iraunkorreko produktuek bigarren mailako bilgarri (pack-ak eta biltze-sistemak eratzeko material erretraktila) berria izango dute, kontsumo osteko birziklatutako materialaz (PCR) egina.
% 100 birziklagarriak diren produktuak lortzea da azken helburua, birziklatutako materialaz eginak. Hori lortzeko, pausoak ematen jarraitzen dugu, eta produktuak eta prozesuak berritzen ari gara. Era berean, elkarlan estua dugu ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean oinarritutako produkzio-ereduak dituzten hornitzaileekin eta bezeroekin. Horren erakusgarri, I+G atalean 700.000 euroko inbertsio gehigarria egin dugu.
Lehen instalazio hau irailerako funtzionamendu betean egongo dela aurreikusten dugu. Honi esker, gure produkzio-gaitasuna urtean 6.000 tona handiagoa izatea lortuko dugu eta, bigarren estrusio-makina instalatzen dugunean, bikoitza izango da: 12.000 tonakoa.
Add comment