Gaur Ingurumeneko Hezkuntzaren eguna da eta Plastigaurrentzat garrantzi handia du horrek. Hala, gure erakundean ezartzen dugu hezkuntza hori gure jarduerak duen inpaktu ekologikoa neurtuta eta hori gero eta positiboagoa izatea lortzeko neurriak finkatuta.
Horrekin lotuta, duela aste batzuk “Deskarbonizazio Lehiakorra” ekimenean hartu genuen parte CAF, Salto Systemas, Campezo eta Cementos Rezola-Heidelberg enpresekin batera.
Ekimena Adegik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak antolatu zuten eta horren helburua da lurraldea “ekonomia modernorantz, lehiakorrerantz eta klimatikoko neutrorantz” bideratzea.
Parte hartu genuen enpresok enpresa batean ingurumeneko aztarnaren diagnostikoa egiteak duen garrantzia azpimarratu genuen. Izan ere, horixe izaten da iraunkortasunaren arloan aurre egin beharreko eskakizunak betetzea ahalbidetuko lukeen estrategia diseinatzeko abiapuntua.
Ekimenari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen:
– Diario Vasco: https://www.diariovasco.com/economia/empresas-gipuzkoa-adegi-descarbonizacion-20220113095708-nt.html
– Noticias de Gipuzkoa: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2022/01/13/descarbonizacion-competitiva-diputacion-adegi/1174661.html
PLASTIGAUR, Innovation is flexible
Add comment