Gipuzkoako Foru Aldundiak #EkonomiaZirkularra gaiaren inguruan antolatu duen Nazioarteko III. Topaketa dela eta, PLASTIGAURek #plastikoaren #industrian #berrikuntza gaia hizpide hartuta hitzaldia eskainiko du Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Andrea Sanchezen eskutik.
Topaketa otsailaren 3, 4 eta 5ean egingo da online.
Topaketaren helburua da Ekonomia Zirkularraren inguruko Estatuko eta nazioarteko lider nagusiak biltzea estrategiatik ekintzara aurrera egiteko modua zein den eta erantzun berde batekin krisiaren irteera nola eraiki jakiteko eta horren inguruan eztabaidatzeko.
Esteka honetan dituzu xehetasun eta hitzaldi guztiak ikusgai: https://www.gipuzkoa.eus/documents/3767975/0/PROGRAMA.pdf/38dbed58-b7cb-fdf7-2eed-348b8e9199f2
Beste urte batez, eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde antolatzaileei Ekonomia Zirkularreko jardunbide egokien erakusgarri gisa PLASTIGAUR aipatu dutelako; izan ere, erakundea osatzen dugunontzat estrategikoa da hori.
PLASTIGAUR, Innovation is flexible.
Add comment