Lehengo astean ezagutarazi zituzten #KlimarenAldeko101Adibideak aitorpenerako aukeratutako ekimenak. Horietako bat izan da Plastigaur, egun garatzen ari den FIREPOST+ proiektuagatik aitortu baitute. Lodiera fineko ontziratzeko eta paketatzeko plastikozko filmen gama sortzea izango da proiektuaren helburua, eta film horiek % 70 arte kontsumo osteko hondakin plastikoekin osatutakoak izango dira.
KlimarenAldekoEnpresak ekimena Larrialdi Klimatikoa geldiarazteko eta #deskarbonizaziorantz aurrera egiteko lanean ari da. Hala, #KlimarenAldeko ekintza sustatzeko asmoz, sektore pribatuaren anbizioa sustatu nahi du. Plastigaur sare horretako kidea da eta enpresa guztiak animatu nahi ditugu bat egitera.
FIREPOST+ proiektua
Firepost+ oraindik garatzen ari garen proiektua da eta IHOBEren, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen sozietate publikoaren, laguntza eta babesa jaso ditu.
Produktuaren bizi-zikloaren azterketa (BZA) egin ostean, proiektuari esker, % 70ean birziklatutako edukia duten produktuei esker, erabat berria den edukia duten produktuekin alderatuta, karbono-aztarna % 23,95 gutxi daitekeela egiaztatu dute (sehaskatik hilobira, edo from cradle to gravera, arteko bizitza-zikloa kontuan hartuta). Ekodiseinuko ekintza aplikatu horrek karbono-aztarna nabarmen gutxitzea ekarriko luke, baina ez soilik erakundearena. Izan ere, gauza bera gertatuko litzateke enpresak sortutako produktuekin eta, horrenbestez, horrek kontsumitzaileen karbono-aztarnan ere eragin positiboa izango luke.
Lodierak gutxitzeak kontsumitutako lehengaia murriztea eragiten du eta, gainera, produktuak arinagoak direnez, haien garraioa eragingarriagoa da eta horrek produktuarekin lotutako ingurumen-inpaktua gutxitzea eragiten du.
Era berean, bizitza-zikloaren amaieran sortutako hondakina ere txikiagoa da.
Nazio Batuen 2030eko Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzera bideratuta dagoen berrikuntza teknologikoa da horrenbestez. Horren helburua da baliabide naturalak modu eragingarriagoan eta arduratsuagoan aprobetxatzea, enpresa esparrutik harago joanda, material horren balio-kate osoa biltzeraino.
PLASTIGAUR, Innovation is flexible
Add comment