Enpresa berritzailea eta iraunkorra
Enpresa berritzailea eta iraunkorra
Plastigaur-ek estrusio, inprimaketa eta ijezketa zerbitzu integratuak egiten ditu. Bilgarri eta enbalaje malguak garatzen ditugu gama industrialerako, eta converting filmak balio erantsi handia duten merkatu eta sektore berrietarako.
Enpresaren jarduera guztiak Ekonomia Zirkularraren oinarrien arabera egiten ditugu, iraunkortasunaren aldeko apustu orokor eta estrategikoa ardatz gisa hartuta.
Proiektuaren garapena
1978an, Antxon Garmendiak Juan Martin anaiarekin eta haien emazteekin batera bi negozio txiki erosi zituen, jabeen erretiroagatik ixtera zihoazenak; horietako batean paperezko poltsak egiten ziren eta, bestean, ezpainzapiak. Horrela sortu zen Manipulados Enara S.A. enpresa.
Jarduera azkar hazi eta estrusio-makina batzuk erosi ondoren, plastikoaren industrian sartu zen, eta azkenean hori izango zen enpresaren jarduera bakarra.
Handik gutxira, 1989an, PLASTIGAUR sortu zen Andoaingo 2.000 m2-ko nabe berri batean. Bertan, bigarren eskuko makinak aldatu eta berriak instalatu ziren. Eskaera kopuruak berehala egin zuen gora, eta I+G+b arloan inbertitzea lehentasun bihurtu zen.
Jauzi handia
2004an beste nabe bat erantsi zitzaion lehenengoari. Honek, 5.500 m2 zituen beheko solairuan, 1.000 m2 solairuartean eta 8.500 m2-ko azalera produktiboa.
Orduz gero, zuzendaritzaren helburua familiako enpresa hori profesionalizatzea izan da, sortzaileek transmititutako balioak nazioarteko enpresa lehiakor baten adinako berrikuntza, exijentzia eta efizientzia mailarekin uztartuz.
Historia eta bilakaera
Manipulados Enara S.A. sortu zen
Plastikoaren sektorean lan egiten hasi ginen
PLASTIGAUR sortu zen Andoainen
Produkzio-eremua handitu, belaunaldi aldaketa egin, eta enpresa profesionalizatu egin zen
Produkzio-prozesuan inprimaketa sartu zen
Ardatz nagusi gisa Iraunkortasuna jartzen zuen Plan Estrategikoa
Ikuspegia eta balioak
PLASTIGAUR-eko kideontzat, gure Ikuspegia eta Balioak ingurunearekiko eta interes-taldeekiko dugun konpromisoaren adierazle dira.
IKUSPEGIA
“Iraunkortasunean erreferente izatea ontziratze eta bilgarri malguen sektorean, etengabe berrikuntzak txertatuz eta prozesu guztietan bikaintasuna lortuz.”
BALIOAK
PLASTIGAUR-en ezaugarri nagusia sortzaileek transmititutako balio sendoak dira; izan ere, oraindik ere bizirik baitaude nazioarteko merkatuetan lan egiten duen familia enpresa profesionalizatu honetan.
Taldea
Lan egiteko modua
Guztira 140 pertsona gara, fabrikako eta bulegoko eremuetan banatuta.
Gure taldekideek diziplina anitzeko lantaldeetan egiten dute lan, proiektuetan banatuta, gure bezeroei ahalik eta zerbitzu onena eman ahal izateko.
Gure profesional taldeak etengabe jasotzen du prestakuntza, merkatuko berrikuntzen eta joeren abangoardian egon dadin, jasangarritasuna ardatz gisa hartuta eta lortutako ezagutza enpresa barruan nahiz kanpoan hedatuz.
Gure
ekosistema
PLASTIGAUR alderdi sozialari, ekonomikoari eta ingurumenari dagokionez jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu duen harreman-ekosistema baten barruan dago, ingurunean eragin positiboa izateko helburuarekin.
Hornitzaile petrokimikoak
Harreman estua dugu enpresa petrokimiko nagusiekin, eta haiekin batera lan egiten dugu soluzio eta proiektu berriak garatzeko. Produktuen garapenean gure hornitzaileentzat KEY PARTNERrak izan gaitezen, malguak eta proaktiboak izatearekin batera, berrikuntza eta bikaintasuna dira PLASTIGAURren funtsezko ezaugarriak.
Ikerketa-zentroak eta sektoreko foroak
Harreman estua eta etengabea dugu ikerketa-zentroekin eta sektoreko foroekin, berrikuntza teknologikoen jarraipena eta behaketa teknologikoa egiteko.
Instituzio eta erakunde publikoak
Berrikuntzaren eta jasangarritasunaren erreferente gara tokiko naiz estatu-mailako instituzio eta erakunde publikoentzat: IHOBE, SPRI, CDTI…
Hornitzaile jasangarriak
Jasangarritasunarekiko dugun konpromisoa dela eta, ingurumenarekiko arduratsuak diren hornitzaileen aldeko apustua egiten dugu; adibidez, gure jarduera guztietan kontsumitzen dugun energiaren % 100 berriztagarria da.
Plastikoaren sektoreko elkarteak eta plataformak
Jasangarritasunarekin konprometitutako talde proaktiboa. Plastikoaren sektoreko elkarte eta plataformetako (ANAIP eta EsPlásticos) kide aktiboak gara, eta zuzendaritza- nahiz komunikazio-organoetan parte hartzen dugu.
Harreman estua dugu enpresa petrokimiko nagusiekin, eta haiekin batera lan egiten dugu soluzio eta proiektu berriak garatzeko. Berrikuntza eta bikaintasuna, produktuen garapenean malguak eta proaktiboak izatearekin batera, funtsezko ezaugarriak dira gure hornitzaileentzat KEY PARTNER.
Harreman estua eta etengabea dugu ikerketa-zentroekin eta sektoreko foroekin, berrikuntza teknologikoen jarraipena eta behaketa teknologikoa egiteko.
Berrikuntzaren eta jasangarritasunaren erreferente gara tokiko naiz estatu-mailako instituzio eta erakunde publikoentzat: IHOBE, SPRI, CDTI…
Jasangarritasunarekiko dugun konpromisoa dela eta, ingurumenarekiko arduratsuak diren hornitzaileen aldeko apustua egiten dugu; adibidez, gure jarduera guztietan kontsumitzen dugun energiaren % 100 berriztagarria da.
Jasangarritasunarekin konprometitutako talde proaktiboa. Plastikoaren sektoreko elkarte eta plataformetako (ANAIP eta EsPlásticos) kide aktiboak gara, eta zuzendaritza- nahiz komunikazio-organoetan parte hartzen dugu.