2017ko Interpack azoka ospatu zen maiatzaren 4tik 10era, Düsseldorf-en. Erreferentziazko ekitaldi bat da packaging-aren, ontzien eta bilgarrien industriarako.
PLASTIGAUR ere han izan zen, DOW Chemical (teknologian oinarritutako berrikuntza-enpresa) eta KHS (aitzindaria film bilkorra aplikatzeko makina inguratzaileen eraikuntzan) enpresekin batera garatu duen proiektu bati esker. Hala, azokan parte hartzeko aukera eduki dugu, eta baita gure materialen kalitateagatik goraipamenak jaso ere.
Bestalde, gure Stretch Hood materiala ezagutzera eman ahal izan dugu, Metral enpresaren bitartez, zakuratzeko, paletetan jartzeko eta bilgarri tertziarioa aplikatzeko makinen ekoizpenean esperientzia zabala duena.
Azokak haren 55 urteko historian izan duen erakusketari-eskaririk handiena izan du, 2.700 erakusketari inguru bertaratu baitira 60 herrialde baino gehiagoko enpresetatik. Izan ere, azoka honetan, sektoreko balio-kate osoa biltzen da: produktuen sormenetik, ekoizpen eta prestaketatik, ontziratzetik eta banaketatik, kontsumitzaileentzako kalitate-bermeraino eta babeseraino.
Ekitaldiak packaging-aren eta bilgarrien kudeaketan diharduten enpresak eta profesionalak biltzen ditu Düsseldorf-en, hiru urtean behin. Ezinbesteko hitzordua da elikaduraren, edarien, gozogintzaren, produktu farmazeutikoen, kosmetikaren, elikadurakoak ez diren produktuen eta industria-ondasunen sektoreetarako. Beste ekitaldi batek ere ez ditu industria mota bakoitzerako irtenbide horren pertsonalizatuak eta berritzaileak ematen.
Interpack dugu balio-katearen ikuspegi osatua ematen duen azoka gutxietako bat. Horrez gain, merkatu tradizionalen eta gorakorren eta gizartean gertatzen diren aldaketen, kontsumo-ohituren eta joera-aldaketen berri ere badu. Hain zuzen ere, azokak modu horretara laguntzen die enpresei haien alorretako bakoitzean arrakasta lortzen.
Add comment