PLASTIGAUR, sektore desberdinetarako film malguen fabrikazioan erreferentea den Andoaingo enpresa (Gipuzkoa), euskal industrian IHOBEk sustatzen duen «Operation Clean Sweep» ziurtagiria lortu duen Espainiako bilgarri eta enbalajeen lehenengo enpresa izan da.
Ziurtagiri horren bidez, AENOR-ek ziurtatzen du PLASTIGAUR-ek jardunbide egokiak aplikatzen dituela prozesu industrial guztietan, «zero galauts» sortzen dela bermatzeko; alegia, plastikoaren galautsa ingurunera eta, bereziki, itsasora ez iristea ziurtatzeko.
Horrenbestez, plastiko-transformadoreek ingurumenera isurtzen duten galauts kopurua (dagoeneko gutxi bada ere) % 90 gutxitzea helburu duen eta IHOBEk eta ANAIPek sustatzen duten proiektu honen aitzindari eta eredu bilakatu da euskal enpresa hau. Gidaliburu bat sortzen ari dira proiektu horretarako, beste ekimen batzuen artean.
PLASTIGAUR-ek ingurumena babesteko ardura eta konpromisoa betetzeko egiten dituen askotariko ekintzetako bat besterik ez da hau. Nabarmentzekoa da industria-jardueraren inpaktua gutxitzeko I+G+b arloan egiten duen esfortzua –energia-efizientzia, hondakinen kudeaketa egokia eta energia berriztagarrien aldeko apustua–, baita bezeroei ekodiseinutik sortutako produktuak eskaintzeko ahalegina ere –% 100 birziklagarriak diren filmak, material arin eta adimentsuak, plastiko birziklatuaren kopuru handiak erabiltzea, etab.–. Izan ere, laster beste ziurtagiri bat lortuko du: ISO 14006 arauaren araberako ekodiseinuaren kudeaketaren ziurtagiria.
PLASTIGAUR-ek erabateko konpromisoa du jasangarritasunarekiko eta ekonomia zirkularraren alde. Horretarako, enpresako zuzendaritzaren eta langileen laguntza du, planetarekiko dugun erantzukizuna dela-eta gizarte osoak gaur egun eskatzen duenari erantzuteko eta egokitzeko prest baitaude.
Add comment