Aurten ere, EcoVadisen URREZKO kategoriaren ziurtagiria jaso du PLASTIGAURek. Plataforma horrek enpresen gizarte-erantzukizuna eta erosketa iraunkorrak ebaluatzen ditu.
Film eta bilgarri malguen enpresa gipuzkoarrak, hala, iazko puntuazioa hobetu egin du 71 puntu lortuta, 2019an baino 3 gehiago hain zuzen, eta enpresen gizarte-erantzukizunaren arloko enpresa onenen % 2aren barruan dago (98ko pertzentila). Ingurumenaren, laneko jardunbideen, merkataritza-jardunbide zintzoen eta erosketa iraunkorraren arloan enpresak gizarte-erantzukizuna kudeatzeko duen sistemaren kalitatea adierazten du.
Iraunkortasunari, enpresaren gizarte-erantzukizunari eta bezeroei zerbitzu onena eskaintzeari lotuta duen konpromisoaren harira, PLASTIGAURek ECOVADIS-en parte hartzen du 2013tik, eta bat egiten du plataforma horren helburuarekin: enpresen ingurumen eta gizarte arloko jardunbideak hobetzea hornitze-kate globalen eragina aprobetxatuz.
Aitorpen horrez gain, baditu PLASTIGAURek beste ziurtagiri eta ziurtapen batzuk ere, ekodiseinuan, ekonomia zirkularrean, ingurumenean, OCS (granza alferrik galtzerik ez ekoizpen-sisteman) programen kalitatean, eta ISCC Plus, hornitze-kate iraunkorren ziurtagiria.
EvoVadis programa 65.000 enpresa eta 160 herrialdetan baino gehiagotan probatu dute, eta programari buruzko xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu www. ecovadis.com/es/ratings/ webgunean, eta PLASTIGAURen ziurtagiri eta konpromiso guztiak ezagutzeko, berriz, sartu hemen: www.plastigaur.com/innovacion-y-tecnologia/#certificaciones
Add comment