PLASTIGAURren etengabeko inbertsioak egiteko politikari eta iraunkortasunaren aldeko apustu estrategikoari jarraituz, OPE (Oriented Polyethylene) film-gama ekoizteko gai den MDO makina berri bat instalatu dugu, guztiz birziklagarriak diren PEan oinarritutako material bakarreko ontziak ekoizteko.
Aurreberotze-, orientazio-, egonkortze- eta hozte-prozesuen bidez, MDO makinak material anitzeko egiturak ordeztea lortzen du, gaur egun, hauen birziklapena oso zaila izanik.
Produktuak polietilenoaren propietateak hobetzen ditu BOPP antzeko ezaugarriak emanez; hau da, propietate mekaniko hobetuak, zurruntasuna, erresistentzia eta uzkurtzea, propietate optikoak, gardentasuna eta distira. Dimentsio-egonkortasunari eta lautasunari esker, horri, inprimagarritasunari dakarkion hobekuntza gehitzen zaio eta baita Packaging-aren optimizazioa ere.
MDO teknologia, beraz, merkatuaren eskakizun berriei aurre egiteko irtenbide bat da:
- Irtenbide BERDE eta iraunkorra. MDO teknologiarekin laminatutako PE filmak erabat birziklagarriak izateko diseinatuta daude.
- Irtenbide ERAGINKORRA. Ontziak hezetasunaren aurkako hesi bikain batekin inprimatzeko eta ekoizteko aukera ematen du.
- Produktua ahalik eta ingurumenarekiko inpaktu txikienarekin babesteko aukera ematen du.
MDO produktuen garapena EKOGAUR gama iraunkorraren baitan sartuko da, irtenbideak ingurumenarekin adeitsuenak diren film eta bilgarri malguetan biltzen dituelarik.
Hala, PLASTIGAURetik iraunkortasunaren aldeko apustu estrategikoa eta ekonomia zirkularrarekiko konpromezua berresten dugu.
Gainera, bezeroei merkatuko azken berrikuntzak eskaintzen jarraitzen dugu, gure ziurtagiriak hirugarren alde independenteek egindako kalitate-bermearekin, ekodiseinua, ingurumena, ekonomia zirkularra, kalitatea eta abar.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren laguntzari esker egindako inbertsioa.
PLASTIGAUR, Innovation is flexible.
Add comment