Gaur jakinarazi dute Gipuzkoako Bazkundeak PLASTIGAUR aukeratu duela Gipuzkoako Urteko ETE.
Hemendik, eskerrak eman nahiko genizkioke Gipuzkoako Bazkundeari sari horregatik Plastigaur osatzen dugun pertsona guztien izenean. Plastigaur osatzen dugunontzat ilusio eta harrotasun handia da plastikozko bilgarri eta film malguak orainaldiko eta etorkizuneko kontsumo jasangarrian funtsezko elementu bihur daitezen gogor lan egiten duen enpresako kide izatea.
Aitorpen hau enpresa txiki eta ertainen lana aitortzeko Gipuzkoako Bazkundeak duen helburuaren baitan kokatu behar dugu. Izan ere, enpresa horien jarduera ezinbestekoa da enplegua eta aberastasuna sortzeko.
Talde osoa ordezkatuz, sari-banaketan izan dira Antxon Garmendia, Plastigaurren sortzailea; Xabier Noguera, Merkataritzako eta Marketineko zuzendaria; eta Asier Flores, zuzendari teknikoa.
Add comment