Gaur egin dute Confebaskek antolatutako Euskal Enpresa eta LH Ekitaldiaren 28.edizioa eta Plastigaurrek Enpresa&LH 2021 saria jaso du.
Jardunaldi horren helburua da prestakuntzarekin lotuta egindako saiakeran bereziki nabarmendu izan diren enpresen eta erakundeen lana aitortzea. Aukeraketa horretarako, Lanbide Heziketako zentroek egindako balorazioak hartu dituzte kontuan.
Horren bidez, LH Duala garatzeko konpromisoarekin lotuta Euskadik egindako bultzada bistaratu eta balioa eman nahi izan zaio. Eredu horren bereizgarria da Euskadiko enpresek bere gazteen prestakuntzarekin eta enplegagarritasunarekin lotuta agertu duten konpromisoa.
Lerro hauen bidez, Confebaski eskerrak eman nahi dizkiogu prestakuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko jardunbide egoki horiek bistaratzeko emandako aukeragatik eta sariagatik.
PLASTIGAUR, Innovation is flexible
Plastigaur etengabe prestatzen ari garen eta merkatuko berrikuntzen eta joeren abangoardian gauden eta arretagune nagusia iraunkortasunean jartzen duten 160 profesional baino gehiagoko taldeak osatzen du. Zure ibilbide profesionala Plastigaurren garatu nahiko bazenu, bidali zure CVa hemendik: https://www.plastigaur.com/eu/egin-lan-gurekin/
Lanbide Heziketaren aldeko apustua dela eta jasotako saria
Enpresa & LH saria
Add comment