Lehen estrusio-makina kapazitate osoan lanean ari denean, kontsumo osteko birziklatutako materialean (PCR) espezializatutako bigarren estrusio-makina instalatzen hasi gara. Bi makina horiek erakundeak egindako ia 7 milioi euroko inbertsioan sartuta daude eta gure bezeroei urtean 12.000 tona eskaintzeko gai izango dira.
Baliabide ugari horiek bat datoz iraunkortasunarekin lotutako jarduera estrategikoarekin eta Plastigaurrek 5 urte baino gehiago daramatza horren aldeko apustua egiten. Gure lantegian dagoeneko kapazitate osoan ari da lanean bi estrusio-makina berri horietako lehenengoa.
Aldi berean, gainera, berrikuntza da Plastigaurren eskaintza garatzen jarraitzeko oinarrietako bat eta, horretarako, aurtengorako 700.000 € baino gehiagoko kontusaila bideratu du I+G arlorako.
Produkzioko bigarren lerroa instalatzeko prozesuan buru-belarri sartuta gaude eta packaging iraunkorrarekin lotuta gure bezeroek dituzten eskari-beharrei erantzuna emango die bigarren lerro horrek. Makina berriek modu eragingarriagoan erantzuten diete EKOGAUR gama iraunkorreko produktuen eskakizunei; izan ere, kontsumo osteko material birziklatua (PCR) erabilita, bigarren mailako paketatzea (zinta jarrita duten packak eta sistemak osatzeko material erretraktila) erabili ahal izango dute.
Material birziklatuarekin osatuta dauden eta % 100ean birziklagarriak diren produktuak lortzeko azken helburuarekin, urratsak ematen, hori lortzeko produktuetan eta prozesuetan berrikuntza bideratzen eta hornitzaileekin eta bezeroekin batera elkarlanean jarraitzen dugu ekodiseinua eta ekonomia zirkularra oinarri dituzten produkzio-moduak aintzat hartuta. Printzipio hori bera aplikatzen dugu lantegi barruan ere; izan ere, gure produkzio-sisteman iturri berriztagarrietatik bakarrik datorren energia erabiltzen dugu eta urtero gure energia- eta ur-kontsumoak gutxitzeko konpromisoa hartu dugu gure gain, OCSren (Operation Clean Sweep) moduko programetan parte hartuz edo hornitzaileekiko gure harremanetan Erantzukizun Sozial Korporatiboarekin lotutako jardunbide egokiak bideratuz. Horiei guztiei esker, hain zuzen ere, garaikur gorena (Ecovadis Platinum) jaso dugu.
Add comment