Plastigaurrek Gerosa Group eta Synchropackekin batu ditu indarrak FlowPack % 100 birziklagarria garatzeko.
Hiru enpresek ontzi eta bilgarri jasangarrien garapenaren alde egin duten apustuari eta berrikuntza eta garapen teknikoko lan bateratuari esker, gaur material bakarrarekin egindako polietilenozko lehen ontzia aurkezten dugu (Full PE). Materia hori MDO teknologiari esker garatu ahal izan dugu. Aurretik berotu, orientatu, egonkortu eta hozteko prozesuei esker, egun birziklatzea oso zaila den askotariko materialen egiturak ordezkatzea lortzen da.
Plastugaurrek inbertsio handia egin du teknologia horretan, eta hala eskain dezake:
- Soluzio BERDE eta jasangarria. MDO teknologiarekin laminatutako PE filmak erabat birziklagarriak izateko daude diseinatuta.
- Soluzio ERAGINKORRA. Aukera ematen du ontziak hezetasunaren aurkako hesi bikain batekin inprimatzeko eta ekoizteko.
- Aukera ematen du produktua ingurumenarekiko inpaktu txikiarekin babesteko
Bideoan ikus dezakezu produktua biltzeko prozesu osoa.
PLASTIGAUR Innovation is flexible
Add comment